INFINITUM
Kontzeptu matematikoa, filosofikoa, astronomikoa eta espaziala da, kantitate mugagabea definitzeko balio duena. Infinitum lanak, adierazten duen sinboloa hizkiekin eraikita dago, hizkuntzaren gaitasun eraikitzaile eta sortzaile infinituari buruz gogoeta bultzatzeko.
Altzairua. 1,02 x 0,85 x 2,55 m. (2018)
HITZEN TXOKOA
Letrek hizkuntza eraikitzeko balio dute, eta metaforikoki, literaturaren erreferentziazko espazio berri bat eraikitzeko, hizkuntzaren aukera adierazkorrak eta bere esanahiak zalantzan jartzen dituena.
Corten altzairua: 4 x 1,10 x 1,30 m. (2014)
BESARKADA
Pop art-ek eguneroko elementuei buruzko ikuspegi berria proiektatzen du. Puzzlea, osotasunaren zati bat da, eta horrek errealitatea ikuspuntu desberdinak ikustera laguntzen gaitu. Hori da eskultura honen xedea, kultura garaikidearen ikono batekin jolastea, eraikuntza humanizatutako moduan itzultzeko.
Altzairu margotua: 4 x 2,9 x 2,6 m. (2006)
POESIAREN GAUZA GALDUA
Momentu izoztua, argazki irudia balitz bezala. Joseba Sarrionandiaren lan poetikoan inspiratutako eskultura da, eta horrek azpimarratu nahi du, poesia eta orokorrean artearen gaitasuna gure begirada eraldatzeko.
Altzairu margotua: 118,5 x 51 x 141 cm. (2010)